XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Egia esan ez dio axola
Gora begiratuz, kebide eta fabriketako kea besterik ez duzu ikusiko.
Hiri basamortu baten modura ikusi izan dut beti Newark... Pertsonek ere grisak dirudite bertan; zorigabeko langileak, amets galduekin...
Ni ez nintzen halako girorako jaioa
Txikitan, Askatasunaren Estatua ikustera hurbiltzen nintzen naharoki.
Orduak ematen nituen bertan, amaigabeko ezinezko ametsetan murgilduta. New York zen dudarik gabe nire neurrira egindako hiria. Hain hurbil eta hain urrun aldi berean...
Emakumeak burua astintzen du une batez, lo sakon baten ondoren esnatuko balitz bezala.
Aurreko ahots laket-zalearen ondoan, tonu apal malenkoniatsuagoz mintzatzen da, eten laburrak eginik esaldien buruan. Garai horiek, burura, asko kostata dakartzala dirudi.
Pizza-banatzaileak, emakumearen aitormena entzunda harriturik
Emakumeak, bar-era hurbilduz, kopa betetzen du berriz, eta vodka dzangada luze bat plazerrez hartuz, istorioari ekiten dio, tonu irekiago batez oraingoan.